Arrokagarai ikastolako hizkuntza proiektuaren hitzarmena
Gure haurrak ikastolan ezarriz nahi dugu euskaraz bizi eta ikas dezaten. Gure ardura beharrezkoa da gu bai gira lehenik gure seme alaben eredu eta motibazio-iturri. Joxean Artzeren erranen ber bidetik: «Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik» , guraso euskaldunak euskaraz ar gaiten, guraso erdaldunen kooperazioa eta konplizitatea atxikiz.
Hori jakin eta, euskararen erabilpena azkartzea inoiz baino garrantzitsuagoa da ikastoletan eta helburu horrekin bagatoz xarta proposamen batekin.
Xarta horrek burasoen arloa lantzen du eta osagarri izan nahi du talde Profesionalak daraman lan eta norabidearekin.
2015 eko ekainean euskaraz bizi hitzarmena bozkatu da ikastolen kontseiluan eta 2017an hizpro arautegia bozkatu zen. Hortik goiti ikastola bakotxak beharko du bere hizkuntza proiektu hitzarmena eraiki eta bozkatu xarta baten bidez.
Arautzeari esker, nagusiki euskaraz funtzionatzen dakiten ikastolak nahi dira Seaskan, . Ikastolen arteko harmonizazio bat nahi da egoera soziolinguistiko desberdinak kondutan hartuz.
1) Lehen araua : Sentsibilizazioa
Ikastola aurkezten duten hitzorduak baliatuko dira euskararen biziberritzeari buruzko sentsibilizazio-lana bermatzeko, baita Hizkuntza Proiektuaz informatzeko
Ate idekietan
– Harreman taldeak eta ekipa pedagogikoak diskurtso amankomun bat ukanen dute (euskararen lekua ikastolan (emailak, itzulpen xokoak…),
– Buraso berriei azaldua izanen zaie zergatik euskaraz ahal bezain bat mintzatzea ikastolako eremuan nahi dugun (ikastola barnean eta parkingean, mezua pasaaraziz haurren xeka jiten diren guzieri).
– Ate idekiak euskaraz iraganen dira famili euskaldunekin, euskaraz ahal bezain bat mixto eta erdaldunekin.
Sartze bilkurak
– Erakasleekin egiten diren sartze bilkuretan Itzulpen xokoak antolatuko dira, itzultzaileak bilkura aintzinetik identifikatuz
2) Bigarren araua : Hizkuntza politika
Bitzar Nagusiak :
Euskaraz iraganen dira hastetik buru, itzulpen-zerbitzuak bermatuz burasoen arteko komunikazioaren lagungarri.
– Euskaraz iraganen dira itzulpen xokoekin.
– Erdalduna den burasoak erdaraz galderak pausatzen ahalko ditu, erantzuna euskaraz emana izanen zaio norbaitek itzulpena segurtatuz (ez baita bakarrik pertsona bati erantzuten baizik eta biltzar osoari)
– gai eztabaidatsuetan hizkuntz mahaiak antolatzen ahalko dira.
Emailak :
Email formalak euskaraz hedatuko dira, eta erantsian frantsesezko itzulpena izanen da. (helburua : burasoek ahal bezain bat euskaraz irakurtzea).
Kanpo komunikazioa :
Kanpo komunikazioan, euskararen erabilpena sustatuko da idatzian zein ahozko harremanean, euskarazko perspektiba soziala helburu
– Afitxak euskaraz eginen dira (kabarret, goxoki kontzertu, olentzero…) edo elebidunez beharrez (hiru kasko) lehen hitzak eta handienak euskaraz idatziz.
– Web zitoak elebidunez, euskara lehenik eta lodiagoz agertaraziz.
– Antolatzen ditugun pestetako prezio afitxak euskaraz eta piktogramekin izanen dira. Ostatu gainean hiztegitxo afitxa plastifikatuak ezarriko dira.
– Lan txandetan euskara dakiten burasoak (ahobizi eta belarri prestak) « bezeroen » parean ahal bezain bat behar dira bezeroari euskarazko zerbitzua bermatzeko.
– Antolatutako ekitaldietan hitz hartzeak eta harrera euskaraz lehenik eginen da.
3) Sustapena
Euskaraz bizi taldea euskara ikastolatik kanpo ahal bezain bat biziarazten saiatzen da ekitaldi desberdinak antolatuz :
– Olentzero
– Euskaraldia
– Kantapero
– Ateraldi batzu (mascarade…)