Administrazio kontseilua
Elkarteko organo erabakitzailea da eta biltzar nagusian hartu norabideak aplikatzen ditu. Hilabetero biltzen da. 9 kidek minimoan osatzen dute. Erakasleen ordezkariak parte hartzen du. Urtero 3 kide ateratzekotan dira aitama berriek ordezkatzeko.
Batzordeak
Egoitza
Bere izena erakusten duen bezala «egoitza» batzordea seaskaren eraikuntzetaz arduratzen da. Urtean zehar bizpahiru bilkura antolatuak dira Xalbador kolegioan Kanbon. Bilkura horietan, ikastolako kide bakotxak bere beharren eta proiektuen berri emaiten du.
Egoitzako bulegoak
Salmenta batzordea
Salmenta batzordea, salmenta desberdinen antolaketaren bidez, ikastolarako dirua lortzen duen batzordea da.
Euskaraz bizi
Euskara, ikastolan eta herrian biziaraztea dugu helburu.
Kudeaketa taldea
Kontabilitatea ikastolan berean egiten dugu. Lan talde hortako kideek bulegoa laguntzen dute Arrokagarai ikastolako langileen eguneroko kudeaketan.
Ttxintxuketa eta Eraikuntza
Ikastola barne eta kanpoko mantenimendu lanak segurtatzen ditugu : tindaketa, material konponketa, belar mozte eta beste.
Hezkuntza taldea
Erreforma batzordearen bukaeraren ondotik abiatu den batzorde berria da, 2018an sortua. Batzorde hunen xedeen edo orientabideen definitzeko hainbat bilkura egin ditugu : barne araudiaren inguruko eztabaidak, haur-buraso loturak, ikastolako pedagogia, beste...
Besta taldea
Besta batzordea, aktibitate desberdinen antolaketaren bidez, ikastolarako dirua lortzen duen batzordea edo komisioa da.
Harreman taldea
Harreman batzordeak bere gain du Ikastolako gurasoen elkartea dinamizatzea, elkar harremanak indartuz, guraso berrien integrazioa lagundu ikastolaren funtzionamendua esplikatuz.
3 kasko
Bat Bi Hirukasko elkarteko kideak, ikastolako burasoak dira gehiengoan, eta
badira ere Goxokiko gaztetxekoak. Lana batzorde batzuetan banatua da : Kirola, Sekuritatea, Logistika, Prentsa.....
Seaskako lan taldeak
Ikastolen kontseilua
Seaskako bulegoa eta ikastola guzietako ordezkariak biltzen dituen kontseilua da (lehen maila, kolegio, lizeo eta Seaskako langileen ordezkariak). Bi aldiz urtean, ekainan eta abenduan Seaskak Ikastolen kontseilua antolatzen du. Seaskaren norabideak, aurrekondua, egoitzaren aurrekondua etab bozkatzen dira.
Integrazio batzordea
Iparraldeko ikastoletan eskolatuak diren ahalmen urriko, haurren, buraso eta adiskideen elkartea da. Seaskaren elkarte kideak izanik, ikastola guziak ordezkatuak dira, xuxenki hunkituak izan ala ez, denek bat egiten dutelarik ezberdintasuna integratu nahi duen eskola baten alde.
Garapena
Seaskako batzorde bat da eta bertan ikastolen komunikazio proiektuak lantzen dira Seaskaren laguntzarekin.
Herri Urrats
Herri Urrats batzordean, ikastola guziek badute ordezkari bat, ikastolen bestaren antolaketan parte hartzeko. Ordezkariak lotura egiten du Herri Urrats eta ikastolako burasoen artean. Maiatzeko bestaren antolaketan behar den lan taldea osatzeko, promozioa egiteko, txartel banaketa, informazioa
zabaltzeko...
Actualités
Aitamen inplikazioa
Arrokagaraien izen emaiteak erran nahi du elkartearen bizian gurasoek parte hartu behar dutela :
- Elkarteko gurasoen bilkuretan (biltzar nagusia…)
- Ikastolako bulegoan, edo komisio desberdinetan.
- Diruztatzeko egiten diren ekitaldi desberdinetan lan egitea : bestak + Herri Urrats maiatzan + Hirukasko ekainan
- Urtero salmentak, familiaka : egutegiak Abenduan, Herri Urratseko txartelak Maiatzan, …
Arrokagarai ikastolako hizkuntza proiektuaren hitzarmena
2015 eko ekainean euskaraz bizi hitzarmena bozkatu da ikastolen kontseiluan eta 2017an hizpro arautegia bozkatu zen. Hortik goiti ikastola bakotxak beharko du bere hizkuntza proiektu hitzarmena eraiki eta bozkatu xarta baten bidez. Hemen xarta ikusten ahal duzue…