Skip to content

Administrazio kontseiluen bildumak

2020

Egun on,

Horra atzo landu ditugu gaiak. Pentsatzen ahal duzuen bezala gai batek luze ta zabal aipatua izan da.

Maiatzeko sartea:

Lehenik, andereñoek ohartarazi digute haurrak izigarri kontent zirela berriz ikastolara etortzea. Eskertu nahi ditugu ikastolarat eraman dituzten guraso guziak andereñoak ohartu baitira biziki ongi prestatuak eta informatuak zirela.Bestalde, landua izan zen antolaketa bereziak erakutsi du arrunt egokia zela holako haur kopuruekin (9 haur 2 egunez eta 15 beste bi egunetan). Andereñoen mailan ikusi duzuen bezala, egokitzapen ttiki batzuk eginen dira ondoko astetik goiti (ordu aldaketa, izen emaite).

Berriz oroitarazi nahi dizuegu osasun arloko eta erakasleen haurrek, etxean euskara entzuten ez duten haurrek eta zailtasunetan diren haurrek lehentasuna dutela ikastolara etortzeko.

Ezpata lore eta iguzki loreentzat, momentukotz ez ditugu oino ikastolan onartuko (salbu lehentasuna dutenak) eta aldaketaren berri jakin bezain laster abisatuko zaituztegu.

Berriz oroitarazi nahi dizuegu ere, momentu zail hauetan gure elkartasuna erakutsi nahi diegula egoera ekonomiko zaila jasaten duten famili guzieri. Hortako, kotizazioak geldiaraztea beti posible da. Ulertzen ahal dugu hautu horren egitea zaila zaizuela baina jakizue hautu horrek zuen familia eta bulegoaren artean egonen dela eta diskrezio osoz arituko girela.

Ate idekitzeak:

Aurten, usaiako ate idekitzeak ezeztatuak izan ziren. Hala ere inportanta iduritzen zaigu Irailean sartuko diren haurrek lehen ezagutza bat egin dezaten gure ikastolarekin. Hortako, pentsatu dugu egun bat antolatzea Uztail hastapenean. Ekipa pedagokikoa harreman sartuko da guraso berri guziekin.

Herri urrats:

Seaskako Maiatzeko hitzordu nagusia ere bertan behera gelditu zen. Jakin berri dugu herri urrats Irailaren 20an ospatuko dugula! Data atxik! Herri urratsek galdegiten digu txartelen sosa itzuli ez dutenentzat uda aitzin egin behar dutela txeke bat eginez Arrokagarai ikastolaren izenean. Zozketa Iraila hastapenean iraganen da.

Tanta:

Euskal Herri osoko ikastolen artean, ekimen berri bat martxan ezarria izan da: TANTA.
Zazpi probintzietako ikastoletan da salgai 5€tan. Sari bakar bat iaznen da irabazteko: 60000€!!
Iparraldeko ikastoletan, salduko diren txartela Integrazio batzordea laguntzeko izanen dira.
Itsasuko ikastolak erabaki du 3 txartelen hartzea familiaka eta zuen kazierretan atxemanen dituzue eskuratuko ditugularik.
Bestalde erabaki dugu ere 5€ak, osoki integrazio batzordeari luztuko ginizkiola.

Izan untsa!