Konferentzia DYS eta goiztiarrak

Dislexia, disortografia, disfasia, dispraxia, diskalkulia, disgrafia, arreta arazoak, hiperaktibitatea, ahalmen handiko haurrak, zer ote da hori guzia ??? Eskubideen eta aukeren berdintasunak bermatzen duen legeak 15 urte ospatuko ditu. Karia hortara, Sandrine Mendizabal, neuropsikologoak, haurrek ezagutzen ahal dituzten ikasteko zailtasun eta arazoak hobeki ulertzen lagunduko gaitu. Berekin batera, Integrazio Batzordea elkarteak ikastoletan eramaiten duen lanaren aurkezpena eginen digu. Ez ezazuela maska ahantz ! Tokiak mugatuak izanen dira (55 pertsona).